Gaztedi “VI. Gijon Cup” torneoan txapeldun
Pasa den larunbatean, urriak 29, Calzada Rugby Clubak antolatutako VI. Gijon Cup Topaketa
ospatu zen. Eta harantz abiatu ginen besperatik, jokalari, entranatzaile eta senidez osatutako
Gaztediren marea gorri-beltza.
Txapelketan Azpi10 eta Azpi16 bitarteko taldeak bildu ginen. Hainbat leku ezberdinetatik
etorritakoak: Valladolideko El Salvador, Madrilgo Canoe, Vigo R.C., Santander, Bera Bera. León
R.C. Baita Ingalaterratik etorritako Harpenden RC eta bertako Oviedo RC, Belenos, Llanera eta
Rugby Calzada.
Guztira ia 1000 jokalari aritu ziren Laboral Unibertsitateko zelaietan. Jo ta ke hamarretan hasi
eta seiak arte jolastu ziren ia 100 partiduetan.
Gaztedik maila guztietan hartu zuen parte eraman genuen 5 taldeekin: bi Azpi10ekoak eta hiru
beste mailakoak. Aukera paregabea gure jokalari gazteentzako errugbiarekin gozatzeko
(batzuetan galduz eta beste batzuetan irabaziz) eta talde indartsuen aurre jolasteko,
esperientzia handitzeko eta ikasteko.
Halako jardunaldi luzeak eskatzen zuen etenalditxo bat, bai! Han jarri genuen gure “txokoa”
eraman genuen janari eta edari guztiekin, gure indarrak berrizteko (bai jokalarienak, baita
senideenak ere). Ireki zenetik, gure topagunean ez genuen faltan izan ahora eramateko zerbait
eta gertakizunei buruz berba egiteko. Merezitako hirugarren zati luzea benetan!
Dena den, izan genuen beste sorpresa atsegina bukaeran. Sari banaketan, Gaztedik eraman
zuen torneoaren sari nagusia. Momentu unkigarria guztiontzako eta aitzakia paregabea
taldearen argazki familiarra egiteko… Gijonera errugbiarekin gozatzera joan eta gainera
txapeldunak bueltatu!
Ikusten duzuenez, baloia salbu, jardunaldi guztiz biribila.
Zorionak eta mila esker!