Arratsaldeko zazpiak ziren Getxoko zelaian , gaurkoan jokalari bereziak
genituen gurekin; hotza, iluntasuna, euria eta beraz, lokatza ere. Partidua
erreza ez zela izango aurrez bagenekien arren, irribarrea margotuta atera ginen
zelaira.
Lehenengo minutuetan dena zen urduritasuna, dena zen defentsa, bi taldeok
markagailuan aurreratzeko irriketan geunden, baina azkenean bizkaitarrek gure
hesia gainditu eta lehenengo entsegua eskuratu zuten. Minutu luzeak pasa ondoren,bat-batean
Getxoko taldeari baloia erori zitzaion eta betarik eman gabe Aitana Perezek,
Escor Gaztediko jokalaria, baloiari ostikada bat eman zion, taldeari zenbait
metro irabazteko aukera emanez, hortaz minutu batzuk geroago Aitziber Otsoak
arabar taldearentzako lehendabiziko puntuak bereganatuko zituen.
Egia esan da, puntuak gora puntuak behera, metroak gora metroak behera,
nahiko berdindua egon zen larunbat gaueko ekitaldia. Getxoko taldeak baloiari
ostikada emanez hainbat metro irabazten zituela, Gaztedi taldeak aurrera egiten
zuen 3/4nak edota defentsa erabiliz, arabatarrok metroak garaitzen genituela,
bizkaitarrek defentsa tinkotzen zuten …
Gaztediko defentsari
dagokionez bi ikuspuntu azaleratu ditzakegu; batetik, hesi bat eraiki beharrean
baloia jarraitzen genuela, baina bestetik, plakaketak sendoak ez ezik
eraginkorrak ere izan zirela.
Aipatu beharra dago,
Getxoren defentsa, erasoa ez bezala, oso zuzena izan zela partidu guztian
zehar.
Bakoitzaren akatsak eta
bestearen garaipenak onartzea heldutasunarekin lotzen dute askotan, baina ez al
da zentsuarekin bat egiten duen ildoa?
Horregatik guztiagatik,
Getxoko jokalari batek, Idoia Olabarrietak hain zuzen ere, egindako jokaldia
azaleratuko dugu, azkartasuna erabiliz gure 3/4en pasea moztu zuen, honekin
batera baloia eskuratuz eta zelai erdia gurutzatu ondoren entsegua lortu zuen.
Gerora, Garazi Goikolea,
Escor Gaztediko, jokalaria bere bigarren entsegua lortuz antzeko jokaldia egin
zuen, honela markagailua azkeneko aldiz moldatuz.
Azkenean, zenbakailua 24-22
markatzen zuen, balantza fadurako talderantz jos, partidua gogorra izan zen,
ordua ere ez zen batere egokia, hala ere, gure taldeko jokalariek arima utzi
genuen zelaian, egia da, menderatuak izan ginela, hala eta guztiz ere, gure
borroka ez zen batere makala izan.
Kronikari amaiera emateko,
ezinbestekoa egiten zait Maitane Garcia eta Maider López de Munain zoriontzea,
ez bakarrik asteburuan izandako partiduagatik (Maiderrek gainera,bere
lehendabiziko entsegua lortu zuen), biak errugbi munduan 2 hilabete eskas eraman ostean, gaur azaroaren 7an
konbokatuak izan dira Euskadiko Errugbi Taldearekin entrenatzeko (Gaztedi
taldeko beste zenbait jokalariekin batera).
Mirari Ullibarri Ugarriza
Asteburuko emaitzak eta sailkapenak, hemen